6. Poteo Atipikoa
« ohiz kanpoko » festibala
2012ko irailaren 28, 29 eta 30ean
Heletan
Zenbait hitz…
Usaien gainditzea, konformismoaren, sinpleegiaren gainditzea…
Elbarritasunaren gainditzea, izan dadin fisikoa, burukoa ala soziala…
Arriskuen hartzea, lan egitea, gogoetatzea,
azkenean ikus-entzuleekin topo egiteko :
Poteo Atipikoan, momentu bereziak gertatzen dira; egoera ezegonkorrean diren artistak
ohiko ikus-entzuleengana joaten dira.
Eta artista horiek hunkitzen gaituzte, uste baino oraino gehiago…
Partekatzen dugun gizatasunaz mintzo zaizkigu, bai forman, bai funtsean:
gure ametsez, galderez, harremanez, gizarteaz, irriez eta negarrez.
Arte eta kultura mota berrien sortzaileak dira,
eta oroitarazten digute ezegonkortasun oro indar izaten ahal dela.
Zatoz Poteo Atipikoa ezagutzera : gomitatu ditugun artista guziek
badute zerbait zurekin partekatzeko…
Traboules konpainia
———————————————————————
Festibal osoa Beñat Luro eta Michel Macouri eskaintzen diegu,
gurekin egon zitezen nahiko genukeelako.
——————————————————————————————————————–
“Pertsonaia-autopotretak” erakusketa
« Itsasoa » kafe kulturalean
Nola gauzatu sentimenduak ? Gorputzez ? Irudiz ? Kolorez ?
Hainbat teknika uztartuz, erakusketa hau saiatzen da ihardesten…
Baionako eguneko ospitaleko tailerretan egin sorkuntza lana,
Traboules konpainiaren “Kultura Ospitalean” hitzarmenaren kari.
19:00 Aperitifa eta Taloak Itsasoa Kultur ostatuan
Irailaren 28a, ostirala, 21:00, Erregelu
« Celui qui… Clin d’œil à Samuel B.»
Festibala ezin hobe hasiko da, « Création Éphémère » konpainiaren (Millau) sorkuntza berriarekin. Konpainia horrek arras gogoberotu gintuen 2011n,
« Variations Antigone » lanarekin.
« Celui qui… Clin d’œil à Samuel B. » sorkuntza berriak Samuel Beckett omentzen du.
Alabaina, Becketten obsesioak gureak ere badira, orain eta beti :
Egunerokoaren zentzugabetasuna, gure biziaren funtzioaz ohartzen ez garelarik;
laztura hori absurdoaren kontzientziak berak pizten du, harreman ororen ezegonkortasunak,
geroaren igurikatze desesperatu eta alferrikakoak…
Pertsonaien bila dabiltzan antzezleen metafora erabiliz,
konpainia atipikoak barne bidaia bat proposatzen digu…
Bidaia filosofiko eta ulergarria, bidaia poetiko eta irrigarria,
Poteoak baizik proposatzen ez dituen bidaietakoa…
Testua: Philippe Forgeau
Eszenaratzea: Philippe Flahau
www.cie-creation-ephemere.fr
——————————————————————–
Cie Fracas / Pass § Rock
Itsasoan
Fracas Musika konpainiak
« La Passerelle » MECSean (Gazteendako gizarte etxean)
egiten duen musika proiektu bat dugu.
Xedea da idazketa erradikala eta bazterrekoa musikaltasun goxoz kilikatzea…
Edo, nork daki, musikak poesia bortxa lezake…
Dena den, topaketa artistiko zorrotz eta liluragarria izanen da,
ezusteko parentesi gisa partekatzekoa…
Himen : boza, Morgane: bateria, Wendy : teklatua, Stella: baxua.
Guillaume Lapoire : gitarra.
Roland Bourbon, Sébastien Capazza, Fred Cazaux & Sol Hess : Fracas konpainiako musikariak.
IDDACaren sostenguarekin
Irailaren 29a, larunbata, 14:30, « Itsasoa » kafe kulturala
14:30 Côtés courts
Traboules konpainiak 3 urte daramatza bideo tailerren egiten egitura berezituetan. 2011ko bi film laburren ondotik (“Le banc” eta “La chaise”),
Celhaya ESATeko bideo tailerrak “Le chemin blanc” aurkeztuko du :
musika klip onirikoa, aktoreen joko minimalistaz bitxitasuna eta poesia nahasten dituena.
Testuak eta irudiak tailerreko kideek sortu dituzte.
Zuzendaritza artistikoa: Jules Ferran
15:30 PIANO errezitaldia, Christian Kircher:
Liszt / Chopin / Schumann
Franz Liszten si minorreko sonata
Frédéric Chopinen baladak
Robert Schumannen Do maiorreko Fantasia, op 17
Christian Kircher 3.aldikoz gomitatzen du Traboules-ek.
Aurten, garai erromantikoko errepertorioko programa proposatzen digu.
Hiru konpositore horiek elkarri eragin zioten,
eta, elkarrekin, pianoaren teknika modernoaren oinarrian izan zen musika-iraultza abiarazi zuten.
Christian Kircherrek energia biziki komunikatiboa eta emozio arrunt pertsonala elkartzen ditu. Obrekiko harreman intimo eta fusionala du, erhi punta bakoitzarekin kontatzen duena, segundo guziz… 2011ko Poteoko kontzertuak jendearen arretazko eta lilurazko isiltasun miragarria sortu zuen.
18:00 Traboules korala
Korala atipikoa (Bizideki egoitzako kantariak, erretretadunak,…),
truke eremua; koruko kide bakoitzarentzat,
kantaldi oro momentu berezia eta paregabea da…
2012ko errepertorioa : munduko kantuak
Koru zuzendaria: Cécile Prud’homme
Ondotik: taloak
Irailaren 29a, larunbata, 21:00, Erregelu
« Haiek, la parade des Autres »
Haiek antzerki sorkuntza parte-hartzailea da; proiektu hori 2011ko udazkenean proposatu zuen Traboules elkarteak. Geroztik, hamarnaka jendek hartzen dute parte, jantzien, objektuen eta txotxongiloen sortzeko tailerretan, musika tailerretan, antzerki saioetan… Eta Poteoko lantalde artistiko osoa abenturan sartua da…
Haiek soinuzko irudi eta gaien antzerkia da.
Haiek antzerki sorkuntza zinez berezia da, ekintza partekatua,
giza eta poesia aldarrikapena.
Haiek sortzeko, hainbat eta hainbat energia bildu dira, 9 hilabetez,
2012ko irailaren 29ko ikusgarriaren prestatzeko.
Sorkuntza horrek, bai forman, bai funtsean, gure amets egiteko gaitasunari dei egiten dio.
“Bertzeen” biziaren beldur den gizartea
Predikatzaileen erritmora bizi da.
Baina Antigona bat hor dago, zain…
Eta, egia erran… Nor dira « Haiek » ?
————————————————————————————————————————
Musika : Jean Pierre Lelièvre
Txotxongiloak / objektuak : Battitt Halsouet, Xabina Matthiot
Jantziak : Sylvie Morel
Bitxiak : Elodie Lissar (Nahaska)
Bideoa : Lison Boué de la Peyrère
Teknikariak : Andde Carrère, Mathias Delqueyroux
eta Thierry Prédaigne
Eszenaratzea : Kittof Prud’homme
Ekoizpena : Isabelle Henry
Hazparneko GEMaren, CCASaren, EVAHren, création Ephémère konpainiaren, Fracas konpainiaren, la Guerre des Bouffons-ren eta hemengo eta hango lamina batzuen parte hartzearekin…
facebook/Traboules
La guerre des Bouffons
mota: “guinguette” dantzaldia (Balapapa)
Istorio batzuek irudimen oro gainditzen dute…
2008ko uztailean, 10 urtez antzerkiaren, musikaren, txotxongiloen eta ikusgarrien lanbide teknikoen inguruan aritu ondoren, La Ferté-sous-Jouarre herriko CECILIA ESAT kulturala behin betiko hetsi zen. Abentura min handiz bukatu zen: egoitza kulturaleko pertsona gehien-gehienak (batzuk zenbait urte zeramatzaten han) ohiko ESATetara bideratu zituzten (paketatzea, berdeguneak, garbitegiak…).
2011ko martxoan, Traboules elkarteak taldeari proposatu zion Poteo Atipikorako berriz elkartzeko. ESATeko musikariek harremana atxiki zuten, eta proposamenaren berri ukan zutenean, arras fite eta gogo handiz ihardetsi zuten. Baina musikarietako bi 600 km baino gehiagora bizi ziren, proiektua bermatzeko egiturarik ez zen, 3 urte pasatu ziren saiorik egin gabe… beraz, taldeak autokudeaketaren esperientzia emankor baina gogorra egin behar izan zuen. Aski hurbil bizi ziren musikariak saioak egiten hasi ziren, etxean; bertzeentzat, « irudi-konferentzia » saioak antolatzen zituzten. Taldea Euskal Herrian elkartu zen, 2011ko irailean. Saio orokor bakarra eta kontzertu bakarra aski izan ziren dena berriz pizteko: plazera, poza… « Ezin dugu horretan gelditu, segitu behar dugu! ». Eta taldeak segitu zuen… Proiektua sostengatzeko, elkarte bat sortu da : « La Guerre Des Bouffons ». Horra beraz, 6. Poteo Atipikoarentzat, talde osoa berriz bildua, energia hedakorreko guinguette dantzaldi alaia… Guinguette dantzaldietako estandar guziak hor izanen dira! Zinez hutsezina!
myspace/laguerredesbouffons
Irailaren 30a, igandea, 12:00, Erregelu
« Zirgul »
« La Fausse Compagnie » Traboules-eko gazteen antzerki tailerrak
inprobisazio dekalatuak emanen ditu…
13:00 Bazkaria
Azieta koloretsua
sasoiko barazki gordinak, zerrikiak
Oilasko Caria
Sukaldaria: Bixente Chapelet – Reunioneko errezeta
(espezieak berex)
Euskal pastiza
Kafea – arnoa
15.30 Kantaldia : UNAMA
Kamila, Nahia, Unai et Domeka Zubeldia-k Unama taldea osatzen dute :
haien ahots harrigarriak tresna tradizionalei nahasiz,
folk melankolikoa sortzen dute, sekulan folklorismoan erori gabe.
Hitz batez : Ederra…
Erreserbatzeko:
Kasu, jende kopuruak mugatuak izanen dira; beraz, hobe da tokien atxikitzea. Horretarako, erreserba egin, 05 59 37 69 68 zenbakira deituz ala prod.traboules@yahoo.fr helbidera idatziz. Errazu zein ikusgarritara joan nahi duzun, zure izenarekin eta telefono zenbakiarekin; gutunez ere erreserba dezakezu (txekea erantsiz), informazio horiek berak emanez.
Erreserben dirua ikusgarriak ezeztatzen badira soilik itzuliko da.
Kasu: ikusgarriak hasi orduko, ateak hetsirik egonen dira; sartze bat ukanik ere ezingo da sartu.
Tarifa murriztuak: Traboules elkarteko kideak, 18 urtetik pekoak, langabetuak, ikasleak, prekarioak,…
Ostirala, 28a :
9/12 €
Larunbata, 29a :
7/10€ ala arratseko txartela (9/12€)
Igandea, 30a:
Bazkaria + Kontzertua: 12/18€
Kontzertua: 7/10€
3 eguneko txartela: 30/40€
Sostengua: 100/200€
Sostengua emanez gero eta galdegiten baduzu, Traboules elkarteak ordainagiri bat ematen
ahalko dizu, eman zenbatekoaren(°) %66 zergetatik kentzeko.
(°) = sostengu zenbatekoa – 3 eguneko txartelaren prezioa.
————————————————————————————————————————
Mugikortasun-zailtasunak dituzten pertsonek festibal osoan parte har dezakete.
Poteo Atipikoa antolatzen duen Traboules konpainia 2001ean sortu zen. Ikus-entzule motak nahasteko xedea du, arte, kultur eta elkarte aktibitateak antolatuz. Ikusgarri sorkuntzak, hartzaile guziendako tailerrak, kafe kultural baten animazioa… proiektuak ez ditugu eskas! Eguneroko aktibitateek bideratzen dute Poteoaren izaera. Festibal on guziei!

