«Traboules» ELKARTEAREN ESTATUTUAK – 2008ko ekaina.
————————————————————————————————————————————-
1. Artikulua – titulua : kideen artean estatutu hauez osatu 1901eko uztailaren 1eko legea eta 1901eko agorrilaren 16ko dekretuaren araberako elkarte bat sortzen da. Elkarte honen titulua « Traboules » da.
2. Artikulua - iraupena : Elkartearen iraupena mugagabea da.
3. Artikulua – egoitza : Ondoko egoitza du: “La Mer ” – quartier plaza – 64 640 Heleta. Egoitza alda daiteke Administrazio Kontseiluak hala erabakiz gero, eta Biltzar Nagusiari honen berri emanen zaio.
————————————————————————————————————————————-
4. Artikulua – helburuak :
- Traboulesek ondoko helburuak finkatu ditu: molde oroko sorkuntza artistikoaren (ikusgarri biziak, musika obrak, txotxongiloak,…).
- Nortasun eta/edo kidetasun sentimenduetatik at, Traboulesek publiko guziekin eta guzientzat lan egiten du: profesionalak, zaleak, gazteak, zaharragoak, hiritarrak, baserritarrak, jende arrunta, jende ez arrunta… Azken izendatze honekin, edozoin arrazoinengatik gizartetik baztertuak direnen egoera adierazi nahi dugu: elbarritu, eri mental, bakartze edo ezegonkortasun soziala,…
- Traboulesen xedea da bestelakoa deitu pertsonari eskaini begirada (soziala, mediatikoa, kulturala, profesionala) baikorki bilakaraztea.
- Traboulesek bere praktila tokiko garapen tresna izateko ekiten du.
————————————————————————————————————————————-
5. Artikulua – baloreak : Traboules elkarte laikoa da eta ez da inolako alderdi politkori lotua. Haren kide guziei kontzientzia askatasuna bermatzen die. Bereizketa eza eta denei irekia izateko printzipioa errespetatzen ditu, eta ibilmolde demokratikoa garatzen du, gizon/emazte parekotasuna lehenesten du bere aginteetan, ordezkaritza publikoan eta barne bizian (langileak).
————————————————————————————————————————————-
6. Artikulua - kideak : Elkartea honela osatua da: sortzaileak, ohorezkoak eta kide aktiboak.
Kide sortzaileak dira elkarte honen sortzeko eskuhartu duten pertsona fisikoak (bi artista: Christophe Prud’homme eta Baptiste Halsouet). Ez dute urteko kotizaziorik ordaintzerik eta bozkatzeko eskubidea dute ohiko Biltzar Nagusian edo ez-ohiko Biltzar Nagusian. Administrazio Kontseiluko kide iraunkorrak dira, eta aginte honetan bozka eskubidea dute.
Ohorezko kideak dira estatutu hauekin bat egiten duten pertsona fisikoak, hala bilakatzeko baimena eman dutenak, elkarteari laguntza adierazgarria eskaini eta horretarako Administrazio Kontseiluaren geheingo batek hautatu dituenak. Ez dute urteko kotizaziorik ordaintzerik eta bozkatzeko eskubidea dute ohiko biltzar Nagusietan edo ez-ohikoetan.
Kide aktiboak dira estatutu hauekin bat egin eta Administrazio Kontseiluak finkatu urteko kotizazioa ordaindu duten pertsona fisiko eta moralak. Harpidetzak urteko balioa du. Adin azpikoek, gurasoen baimena behar dute kide izateko. 16 urtekoak eta goragokoak badiara, kotizazioa ordaindu duten kide aktiboek bozkatzeko eskubidea dute biltzar nagusi desberdinetan.
NB/ Pertsona moralak Traboulesen partaide diren elkarte edo enpresak dira edo sozial eta/edo kulturgintzan aritzen direnak. Pertsona moral bakoitzak bozkatzeko eskubidea du biltzar nagusietan eta horretarako ordezkari bat izendatzen du (boz bat).
6. Artikulua bis – kide aktibo edo ohorezko estatutuaren galtzea: kide aktibo edo ohorezko estatutua galtzen da kargua utziz, heriotzaz, urteko kotizazioa epeetan ez pagatuz, edo indarrean diren lege eta jurisprudentzien arabera, elkartearen estatutuak, baloreak edo barne araudia ez errespetatzeagatik Administrazio Kontseiluak erabaki kanporatu izanez galtzen da. Ezin dira adina, naziotasuna, arraza, sexua, iritzi sindikal edo politikoak, sexu norabidea edo osagarri fisiko edo mentala argudiatu pertsona bati haren kide izaera kentzeko.
————————————————————————————————————————————–
7. Artikulua - kudeaketa :
- Elkartearen baliabideetan ondokoak aurkitzen dira: kideek ordaindu kotizazioak, dohaintza pribatuak, Europak, Estatuak, eskualdeek, departamenduek eta herriek (eta edozoin aginte edo erakunde publiko edo pribatuek) eman diru laguntzak, elkartearen jabetza diren ondasun eta balioen interes eta etekinak, honen gertakari, jarduera, emanaldi eta errealizazioen ekoizpena, IV lizentzia ustiatzetik datozenak barne, bai eta onartzen zaizkion beste baliabideak. Traboulesek finantzatze iturrien aniztasuna bilatzen du diru mailako autonomia handiago bat izateko.
- Lehendakariak, edo hor ez bada, Diruzainak edo kide sortzaileek, dituzte xahutzeak kudeatzen.
- Elkartearen kudeaketa gardena da: diru txosten eta jarduera txostenak aurkeztuak zaizkie kideei, txosten guziak bozkatuak dira Biltzar Nagusian, iragaiten ari den urteko aurrekontua bozken bidez erabakitzen da, txostenen transmizioa egiten zaie, Biltzar Nagusiak onartu ondoren, diru laguntza bat eskatzen zaien zerbitzu publiko eta pribatuei.
————————————————————————————————————————————-
8. Artikulua : Administrazio Kontseilua hautatu kidez osatua (Trabouleseko lankide ez diren 9 pertsona gutienez, bitzar nagusian dauden edo ordezkatuak diren kideen gehiengoak banaka izendatuak) gehi elkartearen 2 kide sortzaileak. Administrazio Kontseiluko kideak 16 urte edo gehiago ukan behar dute bozkatzeko egunean. Kontseiluko kideen %50 18 urte edo gehiago ukan behar du, eta adingabeek gurasoen baimena erakutsi behar dute Adminsitrazio Kontseilurako aurkezteko. Adminsitrazio Kontseiluko kide hautatuen herena urte guziz erreberritzen dira (mandatu erreberritu 1, 3 kideko zatika), Kontseilutik ateratzen direnak berriz aurkezten ahal baitira. Kontseiluak, boz sekretuz izendatu kideen artean bulego bat hautatuko du. Lehendakari bat, Diruzain bat, eta Idazkari bat, denak adin gorakoak. Bulego honetan Lehendakari-orde bat edo gehiago, Idazkari-orde bat eta Diruzain-orde bat sar daitezke ere. Bulegoa urte baterako hautatua da, salbu norbaitek bere kargua uzten balu: Administrazio Kontseiluak orduan haren baitan (kide hautatuen artean) odezkari berria edo berriak hautatuko ditu eta, beharrezkoa izanez gero, kargua uzten dutenen lekua kide aktibo batzuei ematen die ondoko biltzar nagusia arte. Kontseiluko 6 kidek kargua uzten badute (elgarrekin edo banaka), ez-ohiko biltzar nagusi bat deitua izanen da, ordezkari berriak hautatzeko. Elkarteko kideak ez dira inolaz ere ordainduak izanen horretan dituzten karguengatik. Bakarrik ordainduak izanen dira, Administrazio Kontseiluaren baimenarekin, diru txostenean agertu beharko duten misio fresak, garraioak edo ordezkaritzak.
8. Artikulua bis – Administrazio Kontseiluaren ibilmoldea:
Administrazio Kontseilua urtean 2 aldiz bederen biltzen da, baina ere Lehendakariak deitzen duen aldi oro, edo hautatu kideen heren batek eskatuz gero. Langileak Kontseiluko bilkuretan geldi daitezke baina ez dute bozkatzeko eskubiderik. Kontseiluko 5 kide aktibo bederen hor izan edo ordezkatuak izan behar dira Kontseiluak erabakiak hartzeko gisan. Bozen gehiengoa beharrezkoa da erabakiak hartzeko. Partekatuak badira, Lehendakariaren boza gailentzen da. Hiru aldiz segidan, zergatia eman gabe bilkuretara etorri ez den Kontseiluko kidea, kontsideratzen da kargua utzi duela. Administrazio Kontseiluak botere hedatuenak ditu, Biltzar Nagusiari erreserbatuak ez zaizkion ekintzak eraman edo baimentzeko. Biltzar nagusiak hartu erabakiak plantan ezartzen ditu, bulegoko kideen kudeaketa gainbegiratzen du eta bulegoaren ekintzen berri ukaiteko eskubidea du beti. Administrazio Kontseiluaren baimenarekin, Lehendakariak edozoin ekintza juridikoa abian jarraraz dezake eta dei edo helegite oro aurkez dezake, bai eskatzean eta bai defentsan.
————————————————————————————————————————————-
9. Artikulua : Ohiko Biltzar Nagusia Administrazio Kontseiluak deitzen du. Urte zibil hastapenean gertatzen da (urtarrila / otsaila). Elkarteko kide guziek osatzen dute (kotizazioak ordaindu dituztenak kide aktiboei dagokienez). Deialdiak eta ordezkaritza fitxak 15 egun lehenago bederen igorriak dira (emailez edo gutunez) eta gai-ordena adierazten dute.
Gai-ordena Administrazio Kontseiluaren gehiengoak idatzi eta bozkatu du. Kide guziek proposa dezakete gai berezi bat gai-ordenean sartzea. Gai-ordenean sartuak diren gaiak bakarrik bozkatzen ahalko dira. Estatutuen arabera, Lehendakariak jarduera bilana eta bilana morala aurkezten ditu, eta Diruzainak kontuak. Biltzarrak bozkatzen ditu, bata bestearen ondotik, jarduera bilana, egoera morala, bukatu urteko kontuak, ondoko urteko aurrekontua, gai-ordenean sartu gaiei buruzko erabakiak hartzen ditu eta Administrazio Kontseiluko kideen erreberritzea kudeatzen du. Biltzar nagusiak hartu erabakiek kide guziak, nahiz eta hor ez izan, hunkitzen dituzte.
Bakarrik bozkatzen ahal dute Traboulesetako aginte guzietan, 16 urteko eta gehiagoko pertsonek. Besteek, elkarteko kide den legezko tutore ordezkari baten bitartez parte har dezakete bozkan. 12 kide aktibo, hautatuak ala ez, hor izan behar dute gutienez, biltzarrak erabaki bat hartu ahal izateko. Hala ez bada, edo Lehendakariak baimena ematen du biltzarra eramateko eta honen erabakiak onartzen ditu, edo bigarren biltzar bat deitua da ondoko hamabostaldian, eta honek legalki erabakiko du, hurbildu edo ordezkatuak diren kide aktiboen kopurua nolanahikoa izanik ere. Kide bakoitzak, izan pertsona fisiko edo morala, boz propio bakar bat eta 2 ordezkatze boz baizik ez ditu ukaiten ahal. Ordezkatua izateko, kide bakoitzak, haren ordezkaria (kotizazioa ordaindu duen kide bat) izendatzen duen ordezkaritza baimen izenpetu bat elkartearen egoitzara igorri edo ekarrarazi beharko du biltzarreko egunerako. Kide ordezkatu batek, izendatu pertsonari bozkatzeko baimena ematen dio. Erabakiak eta bozkatzeko moldea (eskua altxatuz edo bozka sekretuz) 1. itzuliko bozen gehiengoan edo bigarreneko erlatiboan hartuak dira.
9. Artikulua bis: Izena emana dutenen kideen erdia gehi batek edo Administrazio Kontseiluak eskatuz gero, azken honek ez-ohiko Biltzar Nagusi batetara deitu behar du, Biltzar Nagusirako 10. Artikuluan ekarri betebehar berdinak segituz, deialdi epea 6 egunera pasaraziz. Ez-ohiko Biltzar Nagusia, estatutu, disoluzio aldaketa bat bozkatzeko deitua da edo horretara deitu dutenek ikusten duten arazo bat biltzarrean eztabaidatzeko. 10. Artikuluko formalitateak beteak badira gomitei dagokienez, legez erabakitzen ahal du 12 kide aktibo bertaratu edo ordezkatuak badira. Bestenaz, edo Lehendakariak baimentzen du biltzarra egitea eta honen erabakiak onartzen, edo bigarren biltzar bat deitua da, modalitate berdinen arabera eta araudi berdinekin.
————————————————————————————————————————————-
10. Artikulua : Barne araudi bat abian jarri eta aldatzen ahal du Administrazio Kontseiluak. Biltzar nagusi bakoitzean bozkatua da. Araudi honek, Estatutuek aurreikusi ez dituzten puntuak, batez ere elkartearen barne ibilmolde eta administrazioarekin (besteak beste) lotura dutenak finkatzea du helburu. Ezin du inolaz ere hemengo estatutuak saihetsi edo alderantzizkoa adierazi.
11. Artikulua : Elkartearen desegitea horren erabakitzeko deitua izan den ohiko edo ez-ohiko Biltzar Nagusiaren bozken 2/3en gehiengoa baizik ez du erabakitzen ahal. Ondarea osatzen duten ondasunen dohaintza, helburu berdina eta biltzarra onartu duen elkarte bat edo gehiagori egitea eztabaidatzen du. Likidatzaile bat edo gehiago izenda ditzake biltzarrak.
Hazparnen egina, 05/02/02an, 2008ko uztailan aldatua, 3 orritan, gehitze eta zirrimarrarik gabe.
Suprefeturan, 2008ko uztailaren 10ean aurkeztu estatutuekin konforme.
Lehendakaria Idazkaria Diruzaina
