Dohaintzak
Dakizun bezala, badu 10 urte Traboules elkartea publiko ezberdinen elkartzearen alde ari dela, arte, kultur eta elkarte aktibitateen bitartez. Jende ainitzek proiektu hontan parte hartze du, eta beste ainitzek gure aktibitateak segitzen dituzte.
Egun, molde konkretuagoan parte hartzeko proposatzen dizugu : elkartearen egitura babestea (lokala, funtzionamendu-gastuak…), behingo diru-emaitza eginez, edo hilabeteroko “mikro-emaitzak” eginez.
Zure diru-emaitzak gure funkzionamendua laguntzeaz gain, gure proiektuaren baldintzak segurtatuko ditu. Diru-emaitza edo mikro-emaitza (°) egiten baduzu :
- Traboules elkarteak ordain-agiri ofiziala igorriko dizu, zerga-arintze baten ukaiteko; arintzea zure emaitzen % 66koa izanen da, baldin eta emaitzek ez badute zergapeko irabazien %20 gainditzen. Zure diru-emaitzen kopuruak muga hori gainditzen badu, gainerakoa ondoko 5 urteetara gibelatzen da, eta baldintza beretan arintzen da zerga.
- 48 € baino gehiagoko diru-emaitza egiten baduzu urte batez, elkarteko kide izanen zara. Beraz, Traboules elkarteak Itsasoa kultur kafean antolatzen dituen agerraldietan tarifa apala ukanen duzu, eta ohiko eta ez ohiko Biltzar Nagusietan bozka eskubidea ukanen duzu.
(°) Noiznahi eten dezakezu banku-transferentzia automatikoa, elkartea abisatuz.
- – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – - – – – – — – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – - – – – – — – -
- behingo diru-emaitzarendako : txekez eginten da, Traboules-en izenean, txekearen gibelean “diru-emaitza” idatziz.
- hilabeteroko “mikro-emaitzak” : horretarako, banku-transferentzia automatikoa egiteko baimena (honi erantsi dokumentua) bete eta izenpetua den RIB batekin igorri behar zaigu.
Mila esker laguntzagatik, ttipi ala handi!
Laster ikusiko zaitugun esperantzan,
Traboules elkartea
