Boudebois
Boudebois, ipuin bat zen, irudi azkarrak, egoera dramatiko eta irringarriak, unibertso gogorra eta hala ere poetikoa, zailtasunez betea den denboraz kanpoko ibilbide iniziatikoa. Boudebois ipuinak, zedarririk gabeko gazte baten ixtorioa kontatzen zuen.
Pinocchioren irakurketa hau, gaur egungo errealitate sozial batzuen isla da, baina gu guziei gertatu bizi ibilbideena ere.
Inbestizamendu eszenografikoa zinez biziki garrantzitsua zen sorkuntza honetan: kasteleta itzulikatzen zen, irekitzen, bilakatzen, ikusgarria iragan ahala bizi zen.
Dekoratuaren estetika orokorra, Delicatessen filman atzematen direnenaren antzekoa da, adibidez: guk arrunt jakin gabe zergatik, gelditzea erabaki duen denborak markatu esparru futuristak. Giroa aldi berean intimista eta harrigarria zen, hogoi bat pertsonaien inguruko joko erritmatu baten zerbitzuko!
Egokitzea : Jean Pierre Klein
Ondokoekin : Jacques Nouard, Michel Foucher, Elysabeth Zollkau
Eszenaratzea : Kittof Prud’homme
Plastizianoa : Battitt Halsouet
Argi sorkuntza : Damien Calmont, Robert Caillaud
Musika sorkuntza : Jesus Aured
Soinu sorkuntza : Traboules Konpainia, Andde Carrere
Su sorkuntza : Suak Konpainia
Emanaldiak :
Garazikus Kultur Zentroa, « La Mer » kultur ostatua, Kanboko AIEC, Ondres… Emanaldi gutiegi estreinaldian tokiko «hedatzaile » batek « suntsitu » duen ikusgarri honetarako… bi aste berantago Pinocchioren beste bertsio bat atera baitzuen…






