Pedagogiko tailerrak
Sortu denetik, Traboules Konpainiak eskolentzako (Kultur Ibilbideak CLISen, SEGPAn, UPIn, klase arruntetan…) eta eskolaz kanpoko atelier andana bat animatzen du : Kittof Prud’homme, Aisialdi Zentro zuzendari ohia eta BAFA Formatzaile ohia (CEMEAentzat) Trabouleseko talde artistikoaren baitan egonki zinezko egitasmo lan bat zehazten ahal dugu, harrera egiturekin kontzertatuz.
Gainera, Konpainiaren lotura desberdinen ondorioz, egitasmo hauek desberdinak izaten ahal dira oso, proposatu mediazioetan.
Gure egitasmoak, harrera egituraren eskaeraren arabera lantzen dira: eskuhartzearen helburuak, haurren kopurua, adina, lan tokiak, oren kopurua, tematikak,… Praktika oro, pertsona gaztearen sormena laguntzeko baizik ez da erabili behar, eta ez gazteari eskatu prefabrikatu forma batean sartzea, eskuhartzailea lasaitzeko. Sormen hori, sorkuntza kolektibo eta berezia bilakatzen lagundu nahi dugu.
Heziketa inguruneko kultur jarduerak atelierekoa ez den beste zerumuga batzuei irekitzen ahal zaizkie. Taldeei proposatzen diegu gure sorkuntza ateliera bisitatzea Heletan. Hor, txotxongiloak, dekoratuak… ikusiko dituzte. Konpainia osoarekin topo eginen dute, lanari buruzko galderak pausatzen ahalko dituzte, … Dekoratuaren gibeleko aldeak batzutan aitzinekoak baino gauza gehiago adieraztera ematen du…
Bukatzeko, gure eskuhartze gehienak Frantseseraz edo Euskaraz egiten ahal dira, gure talde artistikoko kide gehienak elebidunak baitira.
Helburuak :
Proposatu mediazioa nolanahikoa izanik ere, lehen helburua, haurraren adierazpena gelditzen da beti.
Egoeratzeen bitartez, joko teknika ezberdinen erabilpenaren bitartez, inprobisaketa lan baten bidez eta kontsignak etengabe taldearen ahal eta gogoei egokituz, adierazpen honen ateratzea da helburua, edo bideratzea: ahalbidetu, aldarrikagarria, partekagarria bilakatu. Atelieraren lehen denboretan beraz, konfiantza nozioak landuko dira: bai animatzailearengan, norberarengan, Bestearengan.
Harreman lan hori burutu orduko gira bakarrik sorkuntza desmartxa batean sartzen ahalko, haurraren adinari egokitu desmartxa bat. Historia, inprobisaketa desberdinak egin arau asmatua izanen da, forma bat hautatua izan aitzin (bakarka edo kolektiboki).
Usu, ihesbidean lan egiten dugu: arte plastikoarena (maskara) Antzerkira joateko, txotxongilotik musikara, etab…
Atelier proposamen adibideak :
Maskararen ateliera :
Atelier honek Maskararen unibertsoa Antzerkiko maskara bat sortuz ezagutzera proposatzen du honen jokatzearen plazerra eta arauak ikasiz. Partehartzaileak sorkuntza artistiko prozesu batean zehazki sartuko dira, hastapenetik bukaerara: « lurra » materiatik, « maskara » pertsonaiara.
Buru handi ateliera: haur proiektuei ikusgarritasun handiago bat ematea da atelier honen xedea. Sorkuntza, alabaina, izari handikoa da, haurra baino handiagoa baita, joko eta adierazpen aukera andana bat duen «txotxongilo» batentzat. Horrela sortu erraldoiak ihauteri kari ibil daitezke edo antzerki sorkuntza baten oinarri izan ere.
Ganerreko Bizi ateliera :
Atelier honek gauza gutirekin sortzea proposatzen du,… txotxongilo / dekoratu fabrikatze eta jokoratze ateliera da : “ Ganer batzuetan, baztertuak edo ez-erabiliak diren gauzaki batzuk fermuki solastatzen dira jostailu zaharrekin. Makilak, burdinkiak, botoiak, azpiragailuak, malgukiak, seilak, argi-estalkiak, forma bitxiak eta beste bitsak ere sartu dira eztabaidan. Errafiak eta sokak ere agertzen dira. Arrunt gogoberoturik, oihal eta jantzi zatiek artoski entzuten dute… Iduri luke girgileri eta altxor zaharrak aspertuak direla errautsaren azpian bizitzeaz, denetik urrun. Orduan, joatea erabaki dute… oporretara… Ganerreko bizi atelierara: hor, garbituak eta aldatuak izanen dira, tindatuak ere behar bada,… gauzaki biziak bilakatzeko! Eta dudarik gabe, ixtorio bat asmatuko dute… haien ixtorioa!
Itzalen herria ateliera :
Mundu bat egin mihise hedatu batekin, argi batekin eguzkia, paper/kartoiezko siluetekin gorputz eta bihotz biziak… Mundu berri bat eskainia zaigu orduan: itzalen mundua. Herri horretan bidaiatzea, unibertso misteriotsuki onirikoa, hauskor eta poetikoan sartzea da. Lausoa, bolumena, kolorea, kontakizun elementu gisa aurreikustea da.
Xake-joko baten ateliera :
Partehartzaileek edo harrera egiturak hautatu aktualitateko tematika azkar batetik abiatuz (gerla, langabezia, integrismoak, etab…), nerabeek hautatu gaiari buruzko ihardokipen eta adierazpenak lantzea. Taldeak, ondotik, errana izan den guzia laburbildu beharko du. « Sinopsia » hau, orduan, urrundu beharko da –beti ere errespetatuz- antzerki errealizazio bat lantzeko: gure oinarrizko pertsonaiak, xake-jokoko pertsonaiak izanen dira: peoiak (herria), dorreak (ezarritako ordenaren ordezkariak), zaldiak (buruak), eroak (kritika ekartzen dutenak), bai eta erregea eta erregina, hauek baitira mundu guzi honen arduradunak. Xake-joko honek gudualdi eremua, lantegia, familiako argazkia,… irudikatuko du, hautatu hastapeneko tematikaren arabera. Nola berridatz antzerkirako, aitzinetik eraman gogoetak ?
