Elkarte Bizia Ateliera
Atelier hauek, « La Mer » kultur ostatuan burutzen dira, larunbata arratsalde guziz, (14:00etatik 19:00etara) eta ez ohiko gertakarietatik at (herriko feria, EHZ Festibala, Eguberriko oporrak…).
Atelier hauek, publikoak nahasteko dugun xedean sartzen dira: deneri zuzentzen zaie beraz.
Atelier hauek urririk dira: urririk izanki, errazagoa da pertsonalki izena ematea eta proiektuak plantan ezartzea.
Egitasmoaren norabidea :
« Elkarte bizia » atelierak elkartrukaketan oinarritzen dira: pertsonak ikasten du (teknikak, egiteko moldeak…) eta laguntza eskaintzen zaio haren ekoizpenentzat eta berak, horren truke, elkarte egitasmo baten garapenean esku hartzen du. Trukaketaren bidez, gizarte-onurako, elkarte eta kultur dinamikan sartu edo berriz sartzearen nozioa du bilatzen. Atelieretako jarduera egitasmoak, beraz, Traboules-ek aurkezten ditu (baina hala ere, hunkituak diren pertsonengandik atera daitezkeen egitasmoak segitzen ditugu) gure “elkarte” beharren arabera, eta Traboulesek ditu produkzio guziak burutzen. Honen ondorioz, erabaki dugu parehartze erregularra ez dela ezinbestekoa eta produkzioak artoski eraman behar direla.
Proposatu jarduerak :
Bat baino gehiago dira jendeen sartzea ahal bezainbat laguntzeko: Antzerki ateliera (ik beherago), Antzerkiko maskara / txotxongilo / jantzi fabrikatzea konpainiarentzat, apainketa elementuena ostaturako, xintxuketa, “P’tit Resto de la Mer” egitasmoa (sukaldaritza / zerbitzua ateliera), etab…
Baina ere :
* jarduera ludikoak (Mus Ateliera musean aritzen ikasteko, hilabeteko azken larunbatarekin 18:00etatik 20:00etara). * animazioak (kultur bideo-proiekzioak, kontzertuak “xapelarekin”, (bakoitzak nahi duena) edo prezio oso apaletan.
Jakinez ere… jendea egoten ahal dela deus egin gabe, besteek egiten dutena begiratzen, baso bat edaten, lasai izaten, amets egiten,…
« Antzerkiak Itsaoan » ateliera :
Atelierak larunbatetan burutzen dira, 16:00etatik 18:00etara, salbuespenak salbuespen (ikusgarriak ostatuan, feriak, uda,…). Banakako mini-sorkuntzak lantzen ditugu (pertsona bat, pertsonai bat), garbi edukiz ekimen kolektiboa dela. Traboules-ek ditu sorkuntzen eszenaratzea kudeatzen, eta, atelier garaietaz kanpo, partehartzaileak beraien erritmoan sartzera gomitatuak dira (jantzi sorkuntza, testuak ikastea,…). Jendeen partehartze erregularra, ez bada ezinbestekoa atelier guzietan, beharrezkoa da oso egitasmo desberdinak zehatz-mehatz aitzinarazteko.
Izena emateko :
Aitzinetik egin hitz-ordu bat eta elkartean sartzea derrigorrezkoak dira. Gaineratekoentzat: ateliera urririk da, elkartrukaketaren printzipioan oinarritua; ateliera gustukoa badute, partehartzaileak, proposatu koadro artistikoan sartzera engaiatzen dira, bai eta Traboules Konpainiarentzat urririk antzerkian aritzea (2 aldiz gutienez), elkarrekin proposatu eta zehaztu egitasmoen bitartez.
« P’tit Resto » egitasmoa :
Nahiant batek jatetxe gaualdi bat antolatu nahi du : Traboulesek egitasmoa pertsonarekin lantzen du (menua, haga-neurtzailea, erosketen zerrenda,…) eta beste nahiant batzuk parte hartzera eta errezeta ikastera gomitatzen ditu.
Traboulesek erosketak egiten ditu, gaualdiaren berri ematen du, zerbitzua nahiantekin antolatzen du. 3tik 7ra arteko P’tit Resto antolatuak dira urte guziz (munduko sukaldaritza, Tapak,…) eta egitasmo hau biziki arrakastatsua da, maila guzietan. Jateko, ez ahantz zuen lekua aitzinetik atxikitzea!
